2013/09/22

COLINA-ri zirkularra+Horneoko laberintoak.

Badira lau bat urte ez gerala inguru hauetara etorri, eta etxetik oso urruti geratzen ez denez eta oraindik ezagutzeko tokiak ditugunez, gaur larunbata eta goizeko 9retan Ason-eko lepoan gaude. Asko gustatzen zaigu paraje hau.


Ason ibaiak sortzen duen urjauzia.
Arredondotik eta Asón herritik datorren errepidea. Orain berrituta dago eta oso ondo igotzen da.

Ason bailara. Ezkerrean, ibaiaren iturburua eta eskuinean, Mortillanoren ormak.

Pistatik goaz La Posadía lepora eta aurrean Campanarios gailur dotorea daukagu.

Horneo-ko txabolak eta Castros de Horneo. Hor daude laberintoak, eta gero bertan sartuko gara. Orain, eskuinetik goaz.

Sotío-ko txabolatik eta Saco basotik igaro ondoren, Braña de Saco-ra heldu gara. Bertan txabola dotoreak daude.

Sorte on!!

Porra La Colina ikusten dugu eta igotzeko jarraituko dugun bidea.

Baina lehenbizi Saco, harri bihurtu den glaziarra zeharkatu behar dugu.

Espektakularra da tokia. Izugarrizko pitzadurak daude.



Gero Hoyón de Saco-ren ondotik igaro behar dugu. Bere ezkerrean Las Hazas basoa geratzen da.
 Gailurerira irten eta Porracolinatik La Sota  sakanera jeisten diren estratoak ditugu begibistan.
 

 Goitik, Hoyón de Saco eta harrizko glaziarra.


 La Colina gailurra. Gaur inguruko mendiak behelainoz estalita daude. Baina guk eguraldi ederra daukagu.


Jeisteko, beste aldera etorri gara, Brenacobos-eko txaboletatik igaro eta Hazas del Respiradero pasabidera.

Harkaitz arteko pasabide estua da. Cañada de Moncrespo ere deitzen zaio.
Hemen eguzkiari asko kostatzen zaio sartzea eta hezetasun handia dago. Enkanto handia du pasabideak.


Hortik irten ondoren, eta Concinchao txabolara heldu, jetsierako bidea utzi eta hasieran San Roque de Riomera-ra doan GRa jarraituz, Horneoko Castroen bila goaz.

Baina lehenbizi, Turrutuerta kobazuloa ikusiko dugu.

Kobazuloaren barrutik sarrera. Belak ateratzen duten zarata potentea da hemen barruan.


Kobazuloa aurkitzeko erreferentzia monolito hori da. Gero, Horneoko laberintoetara goaz. Ez genuen espero, eta harrituta gaude bidea oso ondo markatuta dagoelako harrizko mugarriekin.

Concinchao txabola basoan. Hortik gora etorri gara.

Hemen zehar ibiltzea beste mundu eta garai batean ibiltzea bezala da. Sentitu eta gozatu, besterik ez. Gu bakarrik gaude eta mugarriak jarraituz goaz, ea nora eramaten gaituzten.



Katedral naturalak. Eta mugarriak hortik bidaltzen digute... Egongo al da irtenbiderik?



Badago bizitza hemen barruan.



Askenean irten gara harrizko monumento horietatik, baina bidera jetsi baino lehen geratzen dira oraindik gaztelu ederrak.

Sei bat orduko ibilaldi paregabea egin ondoren, Horneoko txaboletara heldu eta pistatik lasai Asón lepora joango gara. Gero La Gándarako taberna batean indarrak berreskuratu eta pozik etxerako bidaia hartuko dugu. Badakigu oraindik sorpresa gehiago ezagutzeko aukera daukagula paraje hauetan, beraz, itzuliko garela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina