MENUA

2012/08/19

Pic Cécy 2209 m-ko harribitxia Ossau aranean.

Hau da gaurko abiapuntua. Hona heltzeko, Portalet portua jetsi behar da eta Gabas herria pasa ondoren, hiru km-tara edo, eskuinera hartu errepide estua, gero pista bihurtzen dena, aparkaleku batetara heldu arte.

 Goua zubian.



Hasieran baso eder batetik doa bidea, eta lautadara heldu baino lehen, orma batzuen oinetik igaro behar da. Honeraino GR 10 ibilbidea jarraitzen egon gara.

GRa hemen utzi eta gure helburua aurrean daukagula, Cèzy-ko txabolak dauden lautadara goaz. Gero, erdian dagoen lepora igoko dugu, Lurdé.

GRa eskuinetik doa eta gu ezkerretara, Petit Arcicette gainean daukagula.


Lurdé leporarte bidezidor ona eta erosoa jarraitu dugu. Hemendik, bide oso estua daukagu erdiko kollautxo hori hartu arte.

Atzean, Gourette-ko gailur nagusiak ditugu, Pic de Ger, Amoulat,...

Kollautxo horretatik, ekarri dugun bidea ikusten dugu. Hor behean geratzen dira Cèzy-ko txabolak, Soussoueau lautada eta Artouste inguruko gailurrak.

Beste alderuntz, Goust herrixka eta La Marére, Bergon eta Montagnon d'Iseye ikusten ditugu.

Azkenengo zatia. Lehenbizi eskuinetik pasatzen da, eta ormara heltzerakoan, ezkerreko belarrezko "bira" horretatik joan behar da bukaerako tximiniara heltzeko.


Azkenengo orma igotzen. Erraza da, baina espektakularra ere. Eta atzean daukagun ikuspegia,..., itzala.

Pic de Ger, Amoulat, Arcicette.

Tourettes, La Lie, ..., Balaitus, Palas, Soussoueau-ko arana babesten.

Balaitus, Palas, Lurien, Artouste-ko trenaren geltokia, Soques-Ferraturas mendilerroa,...

Gailurrean izugarrizko paisaiaz eta eguraldiaz disfrutatzen. Midi da hemengo erregina.

Goust herrizka, Eaux Chaudes gainean. Hortik, Montagnon d'Iseye-ra igo daiteke.

Goiko erresaltea jeisten. Ezin da tontokeria handirik egin hemen.




Berriz Lurdé lepora jetsi eta Cézy-ko lautadara jeisten ari gara. Arcicette-ko gailurrak ditugu aurrean. Zelaietako koloreak eta usainak ezin dira deskribatu...


Heldu gara GR10 ibilbidera. Hor geratzen da gure gaurko harribitxia.

Orain bide oso ona jarraituko dugu berriz abiapuntura heldu arte.

Basora sartzen.

Toki askotan bidea oso landua dago. Garairen batean, garrantzi handia izan duen bidea dirudi. Zazpi bat orduko ibilbidea egin ondoren, berriz Goua zubira helduko gara.            Seguruen mendi hau ez da izango oso ezaguna, baina Gabas herritik oso ondo ikusten da eta bertatik dagoen ikuspegia benetan ederra da. Ibilbidea ere, dotorea oso. Ez da behar hirumilakoa edo oso famatua izatea, irteera ederra eskeintzeko.         


2012/08/02

MANCONDIÚ 1999mt Picos


Estrategikoki kokatua dago Mancondiú, Andara mendigune osoa menderatzeneta aurrean Cuera mendikatea itsasoa atzealdean duela, ikuspegi zoragarriak eskainiz.
Irteera Jito de Escarandin. Erdiko Mendikateko gailur nagusienak hodeiz inguratuta daude.
Jazuca artegia behean utziko dugu orain. Itzuleran igaroko gara hortik.

Andara-ko aterperainoko igoera pistatik egingo dugu. Gaurko helburua aurrean daukagu. Txikiena izateagatik edo, oraindik ez dugu inoiz bertara igo nahiz eta askotan igaro bere azpitik.

Hau "Behien kanala" da. Pista baino askoz politagoa. Gero bertatik egingo dugu jetsiera.

Andara-ra heltzen. Behien kanalaren goiko zatia.

Andara. Inguru guzti honetan meatze lan ugari egin ziren eta aztarnak oso nabariak dira. Orain, Andara-ko putzua berreskuratzeko asmoarekin ere badabiltza.

Aterpetik Trasmancondiú kollauaren bila joan behar da, eta hortik hasten da azkenengo igoera.

Igoera oso polita da, trepada batzuk ere baditu, errazak baina ukitu berezia ematen diotenak.


Gailurrean. Ez daukagu ikuspegirik, baina buzoian ipintzen duena sentitzen dugu.

Sarrio talde honek ballet bertikal ederra eskeini digu. Ez dugu paisai gehiagorik behar...

Mancondiúk bi tontor ditu eta batetik bestera pasatzea erraza da. Bigarren tontorretik honela ikusten da lehena.

"Siempreviva" batzuk koloretasuna ematen.

Tarteka, beheko parteak agertzen dira eta horrela, Tresviso ingurua eta Urdón kanala ikusten ditugu.

Jetsieran, bidea orma honen azpitik doa.

Orain berriz garbitu egin du eta Cabezos Lloroso eta Tielve gaineko tontorrak agertzen zaizkigu.

Iparralderuntz Turbina mendia daukagu. Hau, Cuera mendikatekoa da.

Andara-ko putzuaren gainean, Valdominguero eta bere gailurreri dotorea daude.

Behien kanalera sartzera goaz. Nahiz eta ez egon markatuta, oso nabarmena da bidea, eta batez ere neguan, jetsiera egokiena.

Beheraino jetsi eta La Jazuca artegira atera gara. Izena ondo ipinita dauka kanalak, behiak bakarrik ikusi ditugu eta.


Jazuca-tik pistara igotzeko bidea ere oso polita da.

Kotxe ondoan, espektakulu erotikoa.

Hau zerbaiten zain dago. Hori kontzentrazioa!

La Caballar artegia, Sotres gainean.

Eta irteerari bukaera ona emateko, Asturiaseko produktu tipikoen dastaketa Arenas de Cabrales-eko sagardotegi batean.