MENUA

2012/06/12

BERRIZ MALLOETAN, ORAINGOAN INTZATIK.

Gustua hartu diogu Aralarreko Malloei, eta nahiz eta eguraldi iragarpena ez izan oso ona, eta udaberria ere oso aurreratua egon, honek dakarren garo eta belar luzez estalita egotea mendia, Intzara etorri gara, hemengo ibilbideak ezagutzera. Gaur laukotea gara.

Gaurko asmoa, lehendik aipatu dugun Malloak liburuko 4. ibilbidea jarraitzea da. Intzatik irten eta Ttutturre ezkerrean utzita, eskuineruntz joan eta gero ikusi nondik jetsi. Horretarako, 6. edo 7. ibilbideak ditugu gure gai zerrendan.





Intzako eliza da abiapuntua.
Malloak oso goian daude, baina bagoaz beraien bila.

Perunea baserri ondoan, belar-kableen egitura honekin egin dugu topo. Izango ditu kontatzeko historia ugari...
Zamargiñenea baserria.

Aldaon-Uakorri-Balerdi eta Intzako Auntzin auzoa. Gero horra jetsiko gara.

Intzako baserri sakabanatuak.
Arratetako basotik gora goaz. Hemen bidea oso dotorea da eta garai batean, trashumantzia-bide garrantzitsua izan zen. 


Amapola horia (Meconopsis cambrica)

Basoko pagoen artetik Balerdi eta Urreako Haitzak ikusten ditugu.

Basoa bukatzen denean Agiñako Itturrie dago. Ez dauka ur asko, baina fresko eta goxoa da datorrena.
Iturritik gora belarrezko maldak ditugu, Mintxikolargañe gainera heltzeko.


Muñabiurretik Txintxalekura igo dugu eta Putterri atzean lagatzen ari gara.

Ttutturregira goaz gailurreritik. Adi ibili behar da hemen.

Ttutturregin. Bertako buzoian, Pallardi izena agertzen da. Atzean, Iumugarrieta (Soilazbizkargaina), Aldaon,...
                         Illobi kollaura jetsi eta beheruntz jeistea erabaki dugu. Kostatu zaigu ederki      
               jetsierako bidea aurkitzea, baina basora sartu eta joan-etorri batzuen ondoren lortu
               dugu bidezidorra ikustea. Ez da oso nabarmena hasieran, gero hobetzen da.
Pagaditik irten eta lora eta belar luze artean bidea zabaltzen.

Asteasuko laugunearen bila goaz.

Gero, zulo horretatik pasatuko gara, erditik ezkerrera dagoen kollautxo bat hartzera.

Asteasuruntz. Berdez inguratuta.

Gutxigorabehera hortik etorri gara. Illobitik beherako lehenengo zatia izan da zailena.


Asteasutik behera, belar altua duen malda handia jetsi behar da."Bikaintasuna Belarrean"

Bidea zabaltzen jarraitzen dugu zelai aldapatsu hauetan.


Silene vulgaris "colleja"


Elutsaundiko Erreka zeharkatu eta goitik ikusi dugun kollautxora. Hemen, toki batzutan, egokitutako harrizko ormak daude, lehen abereak hemendik pasatzen ziren eta.

Antzustelako Lepoan. Hau da kollautxoaren izena. Bukatu al dira bide gogorrak?...
Pagadi barrenean itxuraz bai... Baina horti aurrerakoa odisea txiki bat izango da. Liburuko mapa alde batera utzi eta belar, garo eta bukatzeko, sastraka artean sartu eta behiek irekitako bidexka batetik lortu dugu nola edo hala oihanetik irtetea.

Urrutiko Borda. Hona heltzerakoan lasaitasun ederra hartu dugu.
Zelai zabal eta garbietan. Goian ikusten dugu egindako ibilbidea.

Santa Cruz ermita. Toki ederrean dago, Araitz bailara guztiaren gainean eta Malloen azpian.


Baserri honen sarrera korapilatsua dirudi. Baina armarri dotorea dauka, Intzako ia baserri guztiak bezala.
Azkenean, itzuli eder eta gogorra egitea lortu dugu. Eguraldia ere portatu da, eta inguru zoragarriak ezagutu ditugu. Ez da izango Malloei egingo diegun azkenengo bisita.