2012/01/22

TOBERIAko UR-JAUZIAK ENTZIA MENDIKATEAN

MORFOLOGIA
Iruñerriatik Arabako Lautadaraino ia etengabekoa den mendi segida dago. Urbasako Mendizerra Nafarroan eta Entziakoa Araban. Geomorfologikoki, formazio berbera da: Iparraldean malkar arrokatsu iraunkorra duen sinklinala. Harkaitzen oinarrietako hainbat puntutan jaiotzen dira, pagadiaren biotzean, mendizerraren barruko urak. Ur hauek disoluzionatutako karbonoez kargaturta daudenez, tobak sortzen dira, alegia, prezipitazio kimikoaren ondorio den harri poroduna. Harri hauek hain ugariak direnez, errekaren ubideak eta ur-jauziek ere izen hau hartzen dute, hau da, Toberiako Ur-jauziak. Errekaren ubideak Arakil errekaraino jarraitzen du.

 
Andoingo ur jauziak
Andoingo erreka Legaire magalean jaiotzen da. Bere ibilbidearen hasieran dagoen desnibel handiak ur jauzi txikiak sor arazten ditu, berez ederra eta malkartsua den basoari kutsu berezi eta xarmagarria emanez.














Kroaziako Plitvice parkea dirudi.


Edo "El Monasterio de Piedra" (Zaragoza)

Animalia itxura duten zuhaitzak basoan.

Iturburua. Honeraino ibaiaren ezkerretik igo gara eta orain eskuinetik jetsiko gara.






















Leku izkutua, nahiz eta autobiatik gertu egon. Atzerrian hainbeste miresten ditugun lekuak, etxean dauzkagu...

AHOLKUA: Euri garaia da garai egokiena inguru zoragarri honetaz gozatzeko.












































2012/01/14

MENDIZAR 1323mt Negua Iratin.

Lora berriak sortzen ditu izotzak.

Hau da ikusten duguna. Negua benetan.



Goruntz hotza pasatzen. Badirudi eguzkia aterako dela...baina ez da hori gertatuko.

Balizak kollauan. Ia ezin dira ikusi.

Mendizar gailurraren ondoan gaude, baina...Buruko GPSak itzultzeko esan digu, eta kaso egin behar zaio.

Haizearekin, sentipen termikoa -10ºkoa edo...Izugarrizko hotza. Aspaldian ez dugu horrelakorik sentitu.

Beheruntz berriz. Gaur ezin da Errozatera joan.

Gainera gero eta beltzagoa jarri da.

Zuhaitzen arteko pasillo izoztua.

Irudi dotoreak

Azpegira joan gara, Mendilatz igotzeko asmoarekin baina hemen ere hotza eta behelaino oso itxia, beraz beheruntz berriz. Gaur ez da goietan ibiltzeko egun aproposa.

Orbaizetako Ola

Benitoren musika falta da.