2012/12/07

Gorbeia 1492mt Igiñigerretik

                                                        IGIÑIGER ZIRKOTIK.

Zubiko lehen eguna. Gaur eguraldia portatu behar omen da. Muruara gatozela Urkiolatik, Gorbeia ikusi dugu eta nahiko elur duela dirudi. Beraz, erraketak hartu ditugu motxilan eta Mairulegorretara doan bidetik abiatu gara. Gero, ikusiko dugu, Dulau aldera joan edota, Igiñiger espoliaren azpian dagoen zirkoruntz jarraitu. Hau, goitik ezagutzen dugu, baina ez dugu inoiz igo behetik.
Mairulegorretako sarreretako batean. Gero, eta linterna bat daukagunez, apur bat sartu gara sarrera nagusitik barrura.


Kanpokaldean berriz. Hemendik gora hasten da elurra.


Igiñigerrera heldu eta zirkua elurrez ondo dagoela ikusita, erraketak ipini eta bertatik igotzea erabaki dugu. Bagenuen hemendik igotzeko gogua, eta gainera, elurrarekin... GOZAMENA!


Aztarna batzuk badaude, baina jende gutxi dabil inguru honetan. Egillolarra ibilbidean, aldiz, jende ugari ikusten dugu.


Espoloiaren goialdera irteterakoan, haizeak gogor jotzen du eta hotza nabaritzen da.

Zirko ederra da hau, kornisaz apainduta.


Goiko partean. Atzean, Anboto eta Durangaldeko gailurrak. Elur dexente dago, eta gailurreraino igoko dugu erraketekin.


Aramotz, Mugarra, Errialtabaso, Untzillaitz, eta Oiz atzean. Gertuago, Arratia araneko auzoak .



Tontorrean. Prozesioa dagoela dirudi. Jendetza!



Egillolarra ibilbidetik jeistea pentsatzen genuen, baina dabilen jendetza ikusita, berriz toki beretik jeistea erabaki dugu.


Elurra oso ondo dago erraketekin ibiltzeko, eta beheko basora heldu arte ez ditugu oinetatik kendu.


Mairulegorretatik behera, lokatza apur bat zapaldu behar dugu, baina ala ere, gustora gabiltza, putzuetean irudi kuriosoak aurkituz.


Eta basoak eskeintzen dizkigun argi dotoreekin bukatu dugu gaurko ibilaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina