2011/08/05

PICOS DE EUROPA San Esteban-Pasà del Picayo-Tresviso-Reñinuevo kanala-Urdòn


 Urtero antolatzen dugun bezala , Elgoibarko emakumeak (aurten beste herri batzuetakoekin) Pikosetara irteera egin dugu. Guztira 17 emakume joan gara, uztailaren 1 eta 2an.

Nagusienetarikoak...

Elgoibartik goizeko 6:30tan irten ondoren San Esteban herrira hiru orduko bidaia egin dugu autobusez. Goizeko 10ak dira eta bagoaz goruntz.

Gaur beroa egingo du, baina eguraldi ona.

Pasà del Picayo zeharkatzen gaude, Marijo, ia lehengo kollaura heltzen.

Aldapa luzea eta gogorra, deskantsua...

Berdez inguraturik, jarraitzen dugu ...

Gaur egun bidea toki askotan babestuta dago.

Beste kollau batera..

Ondo markatuta, ez dago galtzerik.

Artzai bat topatu dugu bidean...gure Paula

Beste batzuk, Arrate, Mariauge eta Rosa

Goian gaude, kriston beroa... baina bidea zoragarria!!

Eguerdia da, Tresviso bistan daukagu.

Arratsaldean La Cerralosa aldera buelta bat eman ondoren, Campo anaien taberna aurrean elkartzen gara. Bertako San Pedro jaiak dira. Hau kasualitatea!

Gaiteroak eta guzti.

Erromeria plazan bertan
.
Ez genuen espero halako anbientea topatzea. Afaldu beraien jatetxean, eta ohera.

Hurrengo egunean buelta, beste bide batetik. Felicianoren ( Campo anaietako bat) adierazpenak entzun ondoren ibilbideari buruz, Reñinuevo kanalera abiatu gara.

Lehengo jeitsi eta jeitsi, Urdon ibairaino.

Sorlekua zeharkatzen... erreka garbi, garbia, ederra tokia!!

Bidea ondo hartu ondoren, nahiko markatuta dago baina adi ibili behar da.

Kainoiak eskeintzen duen kerizpean ba goaz...

Ur asko ez dago baina inguru guztia berde berdea dago.

Nora etorri gara galdetzen !!!!

Igoera eta jetsiera ugari daude uraren kanaletik ateratzen garenean. 




Garai batean halako eraikin sendoa prestatu zuten langileak. Inpresionantia!!!


Baita tunelak ere...

Urdon ibaia behean. Ur oso garbiekin jarraitzen du.

Urdonera heldu, apur bat freskatu bertako uretan eta etxerantz. 
Bi egun intentsoak, ibilbideak ez dira zailak, baina zentsazio zirraragarriak uzten dizkizunak.

2011/08/03

Ordesa 1310 mt-Cotatuero-FAJA DE LAS FLORES 2440mt-Carriata-Ordesa







Uztailaren 22an goizeko 8tan autobusa hartzeko zain TORLAn. Ez dago jende askorik.

Cotatuerako bidean Gallineroren ormak ditugu gainean.

Ez gaude bakarrik.

Klabijetara heltzen ari gara. Duela urte askotako gogoetak ditugu buruan.
Lehenengo tximinia hau igo behar da. Erraza da, enkajonatuta baitago.


Beste bikote bat dago klabijak zeharkatzen. Duela 25 urteko gogoetak datorzkigu burura. Haiek garaiak...






Hau da pasu zirraragarriena, baina oso ondo babestuta dago.



Azkenengo zatia pasatzen.

Cotatuero-ko zirkotik goruntz Faja de las Flores-en bila.

Edelweis ugari daude. Margaritak baino gehiago.


Inoiz ez dugu ikusi hainbeste elkarrekin. Pasada bat!

Goian lainotuta dago baina noizean behin tontor batzuk agertzen dira. Casco eta Roldan-en bretxa.

Beheruntz daukagun amildegia. Ordesa mila metro beherago geratzen da.

Millaris-eko lautada eta Fraucata. Horra agertzen da klabijetatik igo ondoren.

Behatoki ederra

Katedral naturalak

Fraucata

Eta orain pertsona hori dagoen ertzera joango gara.

Cotatueroko zirkua atzean lagatzen dugu.

Gezurra dirudi horrelako bidea egon daitekeenik hemen.

Baina hala da eta oso erosoa gainera.

Atzera begira

Tozal del Mallo eta Carriatako zirkua ikusten ditugu. Hortik jetsiko gara.

Gure bidea jarraitzen dugu.



Katedral honen azkenaurreko pisutik etorri gara.

Landare kuriosoak agertzen dira ormen erdian.

Azkenengo metroak. Faja bukatzen da.

Aguas Tuertas-era aterako gara. Goian, Gabietous tontorrak ditugu. Hemendik oso ondo igotzen dira.

"Loren zirkura" heldu garela dirudi.


Carriatako zirkuan gaude eta Fajeta-tik behera egingo dugu orain.Faja han goian geratzen da.

Fajetan

Espektakularra dago inguru guztia. Lorez beteta eta izugarrizko kolorearekin.


Tozal del Mallo. Orain behetik ikusten dugu. Itzuli oso interesgarria izan da. Goiko partea oso lasaia eta izugarrizko ikuspegiekin eta klabijen pausoak eskeintzen dituzten emozioak. Dena batera.