2011/11/15

OGOÑO 305 m Elantxobetik zirkularra,

2011-11-15 Gaurko, mendietan eta beste toki askotan hego haize zakarra dago iragarrita, eta horrela Bizkaiko kostalde eder honetara etortzea pentsatu dugu. Pasiera labur eta dotorea egin eta gero gerokoak. Gainera hemen babestuta egongo gara haize gogor horretatik.
Elantxobe bertatik ikuspegi zabala daukagu: Otoio tontorra Ea eta Lekeitio gainean, eta Aiako Harriak eta Jaizkibel atzean.
Bidea, oso ondo markatuta, artadi itxi baten barrutik doa eta itsaso ertzetik. Itsasoa ez da asko ikusten, dagoen landaretza gatik, baina entzun eta sentitu egiten da.
Dena dela, toki batzuetatik itsaso gainera ateratzen gara, eta azpian eta alboetan ditugun ormak ederki ikusten ditugu.
Toki majiko asko daude.



Bretxa izugarriak ere badaude. Hemen tontokeria gutxi.
Momentu batean artaditik irten eta Matxitxako lurmuturra eta Izaro irla ditugu bistan.

 Ogoño gainera heldu gara. Laga daukagu gure azpian, bertan, eta Urdaibaiko paraje ederra atzerago. Hau da balkoia!

Jeitsiera.
Elantxobetik Lagara etorri eta eguraldiak laguntzen duenez, hondartzara. Horrela egon daiteke hondartzan... jende oso gutxi, ura tenperatura nahiko egokian, inguru ederra,...
Orain dela gutxi hor goian ibili ondoren, Ogoñoren azpian. Mendia eta itsasoa, dena batera. Ezin gera kexatu.
Eta bainua mendiko izerdiak kentzeko.

Ibilbide oso gomendagarria, etxetik gertu, ez da luzea, eta ingurune zoragarri bat ezagutzeko aukera eskeintzen duena. Eta itsas ertzean...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina