2017/06/19

BERIAIN , IHURBAIN Arrakalatik.

2017-06-11 Unanura heltzen ari garela ederki ikusten dugu gure gaurko helburua, Ihurbaineko arrakala.

Gaur kanalerako hurbilketa Unanutik egingo dugu. Aurreko batean Arruazutik egin genuen. Uhartetik ere egin daiteke. Gaurkoan, beraz, kotxea Unanun aparkatu eta Uharte Arakilera doan Artzaintza Naturbidea hartu dugu. Hiru bat km egingo ditugu bide honetatik.

Lizarraga herria, eta mendatea goian, Andiako hormekin.

Unanu atzean uzten.

Pistatik gehiegi ez aspertzeko, inguruan dauden bitxikeriei kasu egin behar.
Eguzkia dago gainean baina hala ere espektakularra ikusten da hemendik.

Udaberria topera dago eta lora ugari ditugu ikusgai.

Perspektiba desberdinetatik ikusten ari gara arrakala eta Ihurbainen hormak. Gutxi gorabehera, hortik hurbilduko gara arrakalara.

Hor aurrean agertzen den lepotxo hortan utziko dugu pista, eskuinera sartzeko basoan.

Lorategia.

Seinale hau da pista uzteko erreferentzia. Zelai txiki bat dago, eta hor hartu behar da eskuinera.

Sartu gara basoan. Oraindik igoera nahiko lasaia da.

Mugarriak ere agertzen dira. Aurreko aldiz igo nuenean ez zeuden hainbeste. Orain nahiko argia da bidea.

Beheko basotik irten eta zati gogorrenera heltzen gara. Harritza hau ( bidezidor sigi-sagatsua dauka), eta hemendik gora geratzen dena dira zatirik gogorrenak, baina aurreko aldian baino erosoagoak egin zaizkigu.

Hormak gero eta gertuago. Beraien oinera atera behar gara gero eskuinera joateko.

Halako batean, sorpresa! Orkidea eder bat inguru basati honetan. Bi ikusi ditugu.

Bide erosoagoa behin hormen azpian egonda. Toki ederra da hau.

Hormen babesean eta Sakana guztia bistan. Gozatzeko tokia!

Atzera begira, jarraitzen ari garen bidezidorra.

Babesgunea hormen azpian. Ordesako "faja" baten itxura dauka.

Ditugun bistak.

Atsedena hartzeko toki aproposa. Berehala helduko gara arrakalaren sarrerara.
Baina arrakalara sartu baino lehen, bere eskuinean dagoen kobazuloa bisitatuko dugu.
Oso fotogenikoa da barrutik kanporuntz duen itxura.

Kobazuloaren barnealdea. Ardiak era sartzen dira hona, daukan lurra ikusita.

Siluetak.

Unanu, Dorrau eta Lizarraga herriak.

Eta bagoaz Ihurbaineko arrakalatik gora. Bakarrik gaude eta horrela lasaigo igoko dugu. Kaskoa ipini dugu, harri solte asko baitago, eta ez dugu sustorik nahi. Hasiera erraza dauka, eta erdian dagoen harritzaren ezkerretik ondo igotzen da. Aldapa handia bai, baina entrenatuta gatoz behetik.

Gora begira hau da daukaguna. Erdialdean daude irtengune zailenak.
Bagoaz metroak irabazten pitzadurari.

Hor ditugu irtenguneak. Laster bastoiak gorde, eta eskuak erabili beharko ditugu irtengune ak gainditzeko.

Hasi gara trepadekin. Oraingoz errazak. Lehen esan dugun bezala, adi ibili behar da dauden harri solte ugariekin.
Behera begira. Itzala eta eguzkiaren artean gabiltza.

Lehenengo irtengunea gainditzen. Ez dira oso zailak, gehienez II edo II+eko zailtasuna dago, batez ere bigarrenean.

Hau da bigarren irtengunearen irteera. Hau da zailena. Rapelatzeko instalazioa dago.

Eta hau hirugarren irtengunearen bukaera da.

Kanaletik irteten. Gustora, igoera oso polita eta entretenigarria baita.

Eskuinean ikusten da kanalaren irteera. Behean Unanua eta atzean Lizarraga.

Ihurbainen horma eta amildegiak ertzetik ikusita.

Ihurbain tontorrera igotzen ertzetik.

Ezkerrean daukagun amildegia, Arruazu eta Uharteko basoekin.
Ihurbaineko buzoitik igaro eta Beriainera jarraitu dugu ertzetik. Fondoan ikusten da San Donato ermita.
Zirko ederra Beriainera heldu baino lehen.

BERIAIN. Bukatu da orain arte izan dugun lasaitasuna. Hemen jendetza, eta tartean Morkaiko M.Eko Btt irteerako partaideak.

Mendilerroaren jarraipena Satrustegiruntz.

Lora erramu dotorea amildegiaren gainean.

Eta Unanura jeisten den bide arruntetik behera. Izugarrizko beroa egiten du, baina hala ere, jendea dabil beheruntz eta baita goruntz ere.

Beriain Hegoaldeko Faja eta tximinietatik
Unanura heltzen, Ihurbain. Itxura ezberdinez ikusteko aukera izan dugu gaur.

Herriaren sarreran dagoen "eskultura" kuriosoa.
Igoera eta jetsiera. Beriainera igotzeko aukera "elegantea" eskeintzen du Ihurbaineko arrakalak, eta lehor egonda ez dauka zailtasun handirik. Beti ere, ohitura apur bat izan behar da trepadetan eta malda handiak igotzen.